Eneko Aritza
ENEKO ARISTA:
Iruñako lehen erregea izan zen, 824. urtetik, 851.urtera arte.Garai artan erregeak herritar garrantzitsuenengatik aukeratuak izaten ziren.
Herritarren egitekoak eta beharrak errespetatzen zituzten, eta aldi berean, gatazkaren bat zegoenean defendatzen laguntzen zituzten. Bere aitaren izena Iñigo izan zen eta bere emazteak utzi ondoren hil zen. Bere emaztea, gerlari musulman batekin ezkondu zen, Banu Qasi de Tudelakoarekin.
Iñigo Arista oso errege ona izan zen, eta ez zitzaion ezer ere gertatu, Abd Al Rahman II ak Panplonan lapurretak egiten hasi zen arte, eta bera zauritua izan zen arte.
Eneko Aritza 770. urte inguruan jaio zen eta gutxi gorabehera 852an hil zen. Eneko Eneko Ximenez izeneko Pirinioetako buruzagi baten semea zen, Aritza izeneko familiakoa, IX - X. m. bizi izan zena. Euskal Herriko errege dinastia izango zenaren sortzailea, Aritzaren inguruan sortu baitzen Iruñeko erret dinastia, Iñigotarrak izenez ere ezaguna.
824an, Pipino I.a errege frankoak eta bere menpeko jaun euskaldunak armada bidali zuten Iruñera, baina bueltakoan, Orreaga-Garaziko mendietan, Eneko Aritzak eta bere suhiek frankoen armadari garaitu zitzaien. eta Aznar Galindez I.a kondeak preso hartu zituzten. Baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta Iruñeko Erresuma sortu zuten (824). Eneko Aritza saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen, Tuterako Banu Qasi godo musulmanekin eta Gartzia "Gaiztoa" Aragoiko kondearekin bereziki. Lau seme alaba izan zituen: Asona, Musa Ibn Musa Ibn Fortunekin ezkondu zena; Galindo; Ona, Gartzia Gaiztoarekin ezkondua; eta Gartzia Eneko Iruñeko hurrengo errege izango zena. Halaber, Arabako Bela eta Belasko familiekin eta frankoen menpe bizi ziren Pirinioez bestaldeko euskaldunek bera alde jartzen.
Garai hartan Iruñea zenez baskoien hiri nagusia, Eneko Aritzak bertan kokatu zuen bere gortea. Iruñea leku estrategikoa bilakatzearekin batera frankoen eta arabiarren jomuga ere bihurtu zen. Eneko Aritzak ez zuen euskaldun guztiak aginte bakar batera ekartzea lortu, baina, baskoi-euskaldunak bizi ziren lurraldetara zabaldu zituen bere ekintza armatuak. Arabako lurraldeek etengabe jasaten zuten Asturias aldeko godoen, Kasio familiaren eta Zaragozako musulmanen erasoei aurre egin eta Iparraldetik zetozen frankoei eutsi egin zien.
842an, Kordobako Abd ar-Raman II.a emirrak eraso egitea agindu zuen Qasitarren kontra, bere aurka altxa zirelako. Musa ibn Musa ibn Fortun Pirinioez laguntza eskatu zion anaiorde eta aitaginarreba zuen Eneko Aritzari eta biek bat eginda egin zieten aurre arabiarrei. Arabiarrak Iruñeko lurretatik eragoztea lortu zuten, baina, hurrengo urtean (843) sartu ziren haien tropak hiriburuan. Eneko Aritza zauritu egin zuten bataila horretan eta bere semea Fortun Enekones batailan hil zuten. Hala ere, bakea egin ondoren arabiarrek onartu egin zizkioten errege euskaldunari bere lurrak.
Bien bitartean Europan Verdungo banaketa egin zen (843) eta 850ean, berriz, Eneko Aritza Iruñeko erregeak eta Karlos Burusoila Frantzia eta Akitaniako erregeak Bake-Ituna egin zuten. Eneko Aritzaren garaian errotu ziren Nafarroako lurretan monasterioak, Leirekoa bereziki. Bere semea Gartzia Eneko (852 - 870) izan zen Iruñeko erresuman ondorengo erregea





